ANIMATU, LAGUNAK!

Gure Blog-ean albiste interesgarriak irakurriko dituzue.

Gero ere, tailerretan egiten ditugun lanak ikusteko aukera izango duzue.

Zatozte gurekin,


Lehen zikloa, zuzen zuzenean!!




2019/02/19

    ZIKLOAN ANIMALIAK GAIA LANTZEN ARI GARA. HORI DELA ETA , GURE MASKOTARI BURUZKO LANA EGIN DUGU.

LANA  "NIRE MASKOTA" DEITZEN DA.



2019/01/18

MARRAZKETA TAILERRA

Marrazketa tailerrean material desberdinak erabiltzen ditugu. Kasurako, argizariak.
Hemen ikusgai dituzue gure lanak!!!


2018/02/16

GOSARI OSASUNGARRIA ESKOLAN

Aurten ere irailean eskolan gosaldu dugu.
Gosari osasungarria izan dadin denetarik jan dugu: laranja zukua, fruta mota desberdinak, ogia indioilar paparraz eta olioaz eta esnea.
Elkarrekin gosaltzea atsegina izan da!




GABONETAKO JAIALDIA

Abenduaren 22an eskolan Gabonetako jaialdia ospatu genuen.
Lehen mailakoek antzerkia antzeztu genuen: 
"Kixmi eta jentilak".
2. mailakoek berriz Euskal kirolak aurkeztu genituen eta dantza egin genuen.


Ondorengo ipuina lehen mailako ipuin tailerrean 
asmatutakoa da. Abiapuntua 
GIZONA,  GURDIA eta ZERUA hitzak izan dira.

AMETS ZERUAZ AMETS


Bazen behin Amets izeneko gizon bat. Amets beti-beti zerura begira egoten zen. Hodeiak eta eguzkia gustatzen zitzaizkion.
Egun batean Amets zeruraino igotzea erabaki zuen.
Orduan egurrezko hegazkin bat egin zuen eta bere gainean   igo zen gora eta gora.
Amets hodeien artean hegaka ibiltzen zen.
Amets hodei haundi batean lurreratu zen.
Harezgeroztik Amets hodei txuri batean oso pozik bizi zen.


Ainhoa

Ondorengo ipuina lehen mailako ipuin tailerrean 
asmatutakoa da. Abiapuntua 
GIZONA,  GURDIA eta ITSASOA  hitzak izan dira.


EKAIN ETA ITSASOA


Behin batean gizon bat zen. Ekain zuen izena. Ekain Nafarroan bizi zen. Ekainek itsasoa ikusi nahi zuen.
Egun batean itsasora joatea erabaki zuen eta astoa gurdian lotu zuen.
Tipi-tapa eta ,…heldu ziren itsasora.
Itsaso urdin zegoen eta olaytuak oso latuak ziren.
Orduan Ekain harrituta geratu zen eta oso pozik jarri zen.

Harezgeroztik Ekainek itsasoa bihotzean zeukan.


Laia Ramos

Ondorengo ipuina lehen mailako ipuin tailerrean 

asmatutakoa da. Abiapuntua 
GIZONA,  GURDIA eta SUPERMERKATUA  hitzak izan dira.


JON ETA MUNSTROA


Behin batean Jon izeneko gizon bat zen. Jon Nafarroan bizi zen.
Jon beti-beti supermerkatura joaten zen janaria erostera.
Egun batean supermerkatura heldu zenean , ene!!!
Gurdirik ez!!
Orduan Jon gurdiaren bila joan zen.
Jon supermerkatutik zebilela munstro bat agertu zitzaion.
Munstroak esna zion:
-Nik daukat gurdia, sentitzen dut!!
Jon ona zenez ber laguna izan zen.
Harezgeroztik biok jolasten dute elkarrekin.

Robert Lungu